XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(... ) argi zuria inguru dielektriko batetan kolorezko argietan dispertsatu egiten da.

Uhin-teoriak explikatu zuen hau esanez:

Argi zuria kolorezko argiez osotuta dago eta denak abiadura diferentez propagatzen dira.

Hau inguru bakoitzak, kolore bakoitzako, errefrakzio indize diferentea duela esanez, azal daiteke.

Errefrakzio indizea argiaren frekuentziaz dependitzen duela, uhin elektromagnetikoen teoriaz explika daiteke.

Uhin elektromagnetiko bat, inguru dielektriko bati aplikatzen badiogu, inguru honen kargen distribuzioa aldatu egingo da.

Inguruan momentu dipolar bat kreatzen dugu; momentu dipolarra, bolumen unitateko, P deitzen da eta inguru dielektrikoan P eta E proportzionalak dira:

Dispertsio fenomenoa azaltzeko, dielektrikoaren egitura bat behar dugu.

Partikulak (atomoak edo molekulak) partikula negatiboz (elektroiz) eta positiboz (nukleoz) formatuta daudela, eta elektroiak nukleokin bibratzen daudela, suposatuko dugu.

Eredu hau klasikoa da.

ELEKTROIA. HODEI ELEKTRONIKOA. NUKLEO

Kanpoen dauden elektroiak eta nukleoa bibratzen badaude, bere errekuperazio indarra hau izango da: (...)